Itxi

Bilbao Basket

Porrota 300. partidan

Uxuek atzerapausoa eman du Zaragozako azken laurdenean

Erredakzioa

Parekotasuna nagusi izan da neurketako azken laurdenera arte. Laugarren partzialean Bilbao Basketek huts egin eta CAI Zaragozak norgehiagoka erabaki du (81-74).

0:19
Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketek CAI Zaragozaren aurka galdu du (81-74), azken laurdenean kale egin eta gero. Fotis Katsikarisen jokalariek partida ona jokatu dute, baina azken laurden horretan etxeko taldea nagusi izan da. Horrela, bilbotarrek atzerapausoa eman dute ACBn jokatutako 300. norgehiagokan.

Lehen laurdenean parekotasuna nagusi izan da eta Bilbao Basketek puntu bakarreko desabantailarekin bukatu du (23-22).

Bigarren laurdenean ez da norgehiagokaren gidoia aldatu eta bi taldeek borrokan jarraitu dute. Baina bizkaitarrak ez dira atsedenaldira aurretik markagailuan joateko kapaz izan (44-42). Hala ere, neurketak bukaerara arte estu joan behar zuela ematen zuen eta bilbotarrek partida kontrolpean zuten.

Bigarren zatiko hasieran beltzezko gizonek ez diote etxekoen erritmoari eusterik izan. Hamiltonek bi falta ia jarraian egin ditu eta bilbotarrek zenbait baloi galdu dituzte erasoan. CAIk markagailuan partidako alderik handiena lortzeko aprobetxatu du.

Hala ere, bizkaitarren susperraldia berehala etorri da. Bilboko taldeak defentsan estutu eta Raul Lopezek erasoa gidatu du etxeko taldeari 0-7ko partziala sartzeko. Horrela, parekotasuna markagailura itzuli da (57-55).

Azken laurdenean bilbotarrek huts egin dute, eta etxeko taldeak neurketa erabakitzeko aprobetxatu du. Egiari zor, Bizkaiko taldeak partidako une erabakigarrian ez du batere asmatu.

Fitxa teknikoa:

81 - CAI Zaragoza (23+21+13+24): Jones (11), Roll (7), Van Rossom (7), Stefansson (-), Norel (16) -hasierako bostekoa- Rudez (24), Llompart (12), Marin (-), Fontet (4) eta Toppert (-).

74 - Uxue Bilbao Basket (22+20+13+19): Zisis (8), Hamilton (23), Mumbru (2), Hervelle (4), Vasileiadis (12) -hasierako bostekoa- Rakovic (7), Pilepic (-), Moerman (5), Raul Lopez (9) eta Grimau (4).