Itxi

Bilbao Basket

Baina Bilbon jarraituko luke

Katsikaris Errusiako hautatzailea izan liteke

Erredakzioa

Hala ere, Katsikarisek eta Bilbao Basketek kontratua denboraldia bukatu arte luzatzeko borondatea dute.

  • Fotis Katsikaris Bilbao Basketeko entrenatzailea. EFE

    Fotis Katsikaris Bilbao Basketeko entrenatzailea. EFE

Fotis Katsikaris Bilbao Basketeko entrenatzailea Errusiako hautatzaile berria izan liteke udan. Katsikarisek David Blatt ordezkatuko luke, baina Bilbao Basketeko entrenatzaile gisa jarraituko luke.

Bizkaiko taldeko iturriek baieztatu dutenez, Katsikarisek eta Bilbao Basketek kontratua denboraldia bukatu arte luzatzeko borondatea dute.

Hautatzaile eta entrenatzaile karguak uztartzea eragozten du ACBko araudiak, baina bi karguak bateratzeko formulak daude. Horrela, Esloveniako Europako txapelketa amaitzen denean, 2013ko irailean, Bilbao Basketekin kontratu berria sinatzeko aukera du Katsikarisek.

Errusiako Federazioak egindako eskaintza onartu du Katsikarisek, www.solobasket.com atariak iragarri duenez. Astelehenean albistea baieztatuko dutela jakinarazi du webguneak.