Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basketek Miribillan hasi eta bukatuko du Last 16a

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen mutilek Bilboko Bilbao Arenan hasi eta amaituko dute Eurokopako Last 16a. Aurkariak Valentzia, Nymburk eta Riga izango dira.

  • Bilbao Basket-Lukoil. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket-Lukoil. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek Miribillan hasi eta bukatuko du Eurokopa bigarren fasea (Last 16). Fotis Katsikarisen mutilek Nymburk hartuko dute aurreneko jardunaldian (urtarrilaren 9an), eta azkeneko jardunaldia VEF Rigaren aurka jokatuko dute Bilbao Arenan ere (otsailaren 20an).

Tartean, Bilbao Basketek Rigan jokatu beharko du (urtarrilaren 15ean), eta Nymburken aurka, otsailaren 13an, etxetik kanpora.

Hala ere, Bizkaiko taldeak Valentzia Basketen aurka (D multzoko garailea) jokatuko ditu Last 16ko bi partida garrantzitsuenak. Bi partidak jarraian jokatuko dituzte, Bilbao Arenan urtarrilaren 23an (3. jardunaldia), eta Fontetan urtarrilaren 30ean (4. jardunaldia).