Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Bilbao Basketek porrotik jaso gabe amaitu du lehen fasea

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak B multzoko lidergoa ziurtatuta izan arren, 85-84ko emaitzarekin irabazi dio Belgacom Spirouri Bilbao Arenan. Partida amaieran borroka egon da jokalarien artean.

  • Bilbao Basketek 85-84 irabazi dio Belgacom Spirouri. Argazkia: EITB

Bilbao Basketek porrotik jaso gabe amaitu du Eurocupeko lehen fasea. B multzoko lidergoa ziurtatuta zuten arren, garaipena lortu zuen talde bizkaitarrak Belgacom Spirouren aurka. Azken emaitza, 85-84ko emaitzarekin bukatu zen partida.

Lehen laurdena oso parekatua izan da, eta Bilbao Basketek bi puntuko aldea lortu du lehen hamar minutuetan (16-14). Bigarren laurdenean, ordea, Belgacomek oso ondo jokatu zuen, eta hamar punturainoko abantailak izan zituen talde belgikarrak (17-27 eta 24-34). Bilbao Basketek ez zuen etsi, eta pixkanaka aldeak murrizten hasi zen. Atsedenaldira kanpoko taldearen aldeko 33-35eko emaitzarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Hirugarren laurdena estu joan zen, baina Bilbao Basketek lortu zuen abantaila laurdenaren amaieran (60-56). Azken laurdenean tentsioa handitu egin zen, eta azken uneraino parekatuta joan zen norgehiagoka. Amaieran, puntu bateko aldearekin lortu zuen garaipena Bilbao Basketek (85-84). Partida amaituta, bi taldeetako jokalariak borrokan ibili ziren Bilbao Arenako kantxan.

Fitxa teknikoa:

85.- Bilbao Basket (16+17+27+25): Raul Lopez (2), Grimau (9), Mumbru (9), Hervelle (9), Hamilton (22) –hasierako bostekoa- Zisis (15), Pilepic (7), Rakovic (9), Moerman (3) eta Samb (-).

84.- Spirou Charleroi (14+21+21+28): Justin Hamilton (-), Allen (13), Beghin (13), Walsh (27), Fontenet (21) –hasierako bostekoa- Jadin (-), Riddick (-) eta Foster (10).

Partzialak: 16-14, 33-35 (atsedenaldia), 60-56 eta 85-84 (amaiera).
Epaileak: Lopes (POR), Kalpakas (SUE) eta Mantyla (FIN).