Sailkapenak Eskubaloia
Eskubaloia
Zuazok Malagaren aurka galdu du (19-33) eta Erreginaren Kopako azken fasetik kanpo geratu da
EITB MEDIA
Gauzak horrela, talde bizkaitarra ez da Donostian jokatuko den azken fasean izango. Bera Bera dagoeneko sailkatu da eta Beti Onakek Porriñoren aurka neurtuko ditu indarrak, azken fasea jokatzeko txartelaren bila.
-
Zuazo eta Malagaren arteko neurketa Erreginaren Kopan. Argazkia: @CbmZuazo
BM Zuazo Barakaldok galdu egin zuen Lasesarren, Costa del Sol Malagaren aurka (19-33) asteazken honetan XLV Erreginaren Kopako bigarren faseko lehen kanporaketan. Hortaz, talde barakaldotarra azken fasean lehiatu gabe geratuko da eta ez da maiatzaren 10etik 12ra Donostian izango. Beste aldetik, Bera Bera dagoeneko sailkatu zen eta Beti Onak taldeak Porriñoren aurka jokatuko du azken fase horretan izatea.
Malagak ia erabakita utzi zuen partida atsedenaldian (10-17). Etxekoen aldetik, nabarmenduenak Cristina Viñuela, 5 golen egilea, eta junior mailako hegalekoa den Garoa Sarrionandia (4) izan ziren. Malagan, Sara Bravo (8) eta Gabriela Bitolo (5) brasildarra izan ziren onenak.
Donostia Arenan ospatuko den txapelketako taula osatuko duten gainerako bost taldeak Beti Onak-Porriño, Gijón-Atletico Guardes eta Lanzarote Ciudad de Arrecife-Aula Valladolid kanporaketetatik irtengo dira; Oviedo-Elx (asteartean, hilaren 23an) eta Elda-Rocasa Kanaria Handia (asteazkenean, hilaren 24an).