Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Pala

Necolek eta Urquijok hartu dute pala profesionalaren etorkizuna bideratzeko ardura

EITB Media

Dan Necol eta Josu Urquijo jabetu dira Innpalako partaidetzaz. Martxoaren 20an batzartuko dira palistekin, lan-gatazkari konponbidea jartzeko asmoz.

  • Pala

    Pala. Argazkia: EITB Media

Dan Necol eta Josu Urquijo arduratuko dira palaren etorkizunerako proiektua eraikitzeaz. Innpalak astearte honetan, martxoaren 18an, publikatutako oharrean jakinarazi du Necol eta Urquijo jabetu direla elkarteko partaidetzaz.

Innpalak duela egun batzuk iragarri zuen pala profesionaletik erretiratuko dela, eta haren kudeaketa utziko duela. Palistei eskaini zien eurek eraman zezatela kudeaketa.

Palistek eskatzen zuten Innpalak bere betebeharrak bete zitzala, enpresak lizitazioarekin jarraitu bitartean. Horrez gain, kontratua amaitzear duten palisten kontratuak luzatzeko eskatzen zuten, Bizkaia pilotalekuaren lizitazio berria egin arte. Adibidez, Ibai Perezen kontratua martxoaren 30ean amaitzen da, eta Innpalak iragarri zuen ez zuela bizkaitarrari kontratua berritzeko asmorik. Iker Gordoni apirilaren 1ean bukatuko zaio kontratua, eta Esteban Gaubekaren kontratua apirilaren erdialdean amaitzekoa da.

Beraz, Necolek eta Urquijok gai horiei aurre egin eta konponbidea jarri beharko die, palak etorkizun oparoa izan dezan.

Oraingoz, dena kolokan dago, eta ez da baztertzen palistek grebara jotzea. Konpontzeke dauden gatazkek irtenbiderik ez badute, jokalariek grebara joko dute martxoaren 21ean, Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako azken-aurreko jardunaldian.

Martxoaren 20an, ostegunean, beste bilera bat egingo da, eta grebak aurrera joko duen ala gatazka konpontzeko bidean dagoen jakingo da.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen