Pilota
KONTRATU BERRITZEA
Bakaikoak beste denboraldi baterako berritu du kontratua Baikorekin
EITB MEDIA
Joanes Bakaikoa egiten ari den denboraldiarekin pozik agertu da, eta urte berriari begira bere "mailarik onena" eman nahi duela adierazi du.
-
Joanes Bakaikoa, artxiboko irudi batean. EITB Media
Baiko Pilota enpresak eta Joanes Bakaikoa pilotariak akordioa adostu dute euren arteko harremana urtebetez luzatzeko, enpresak gaur ohar bidez jakinarazi duenez.
Etxarri Aranazko aurrelaria egiten ari den denboraldiarekin "pozik" agertu da, eta urte berriari begira bere "mailarik onena" eman nahi duela adierazi du.