Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Berritzea

Jokin Altunak Asperekin berritu du, 2031ra arte

EITB MEDIA

Aurrelari amezketarrak, Buruz Burukoaren egungo txapelduna bera, sei urtez luzatu du enpresarekin duen kontratua, 2031ko martxoaren 31ra arte.

  • Jokin Altuna, partida batean, sakea egitean. Argazkia: EFE.

    Jokin Altuna, partida batean, sakea egitean. Argazkia: EFE.

Jokin Altunak Asperekin duen kontratua berritu du, 2031ko martxoaren 31ra arte, enpresak ostegunean iragarri duenez; hala, aurrelari amezketarrak, Buruz Burukoaren egungo txapelduna bera, sei urtez luzatu du Asperekin duen kontratua.

Aspek nabarmendu duenez, Altuna III.ak du, hemendik aurrera, kontraturik luzeena, enpresan. Palmaresean, besteak beste, Altunak Buruz Burukoaren hiru txapela ditu, 2018an, 2021ean eta 2024an irabazi baitzuen txapelketa, Lau t'erdikoaren lau (2017koa, 2020koa, 2021ekoa eta 2023koa), eta Binakako Txapelketako bat; hain zuzen ere, Julen Martijarekin batera, 2022an eskuratu zuen. Martxoan, 29 urte beteko ditu.

Orain, Jokin Altuna 2024-25eko Binakako Txapelketa ari da jokatzen, Aitor Aranguren atzelari duela. Igandean, Iñigo Bikuñarekin batera, Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena izango ditu aurkari, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
23 08:30 - 11:00 ATLETISMOA | Sevillako Maratoia
23 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Lezamako Txapelketako finalak
23 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
23 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak
23 13:30 - 17:00 TXIRRINDULARITZA | Andaluziako Itzulia: 5. etapa
23 17:05 - 20:00 PILOTA | Binakakoa (play-offa): Peña-Albisu vs Zabala-Eskuza
16 18:00 - 20:30 EHF EUROPA LIGA | Super Amara Bera Bera vs HSG Bensheim Aurebach

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen