Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

21:45ean

Javier Urriza erremontariari elkarrizketa, gaur gauean, ETB2n

EITB MEDIA

Erremontariak profesional izateari utziko diola iragarri zuen astelehen honetan, 18 urteko ibilbidea eginda. Urrizak azaldutakoaren arabera, "Erremontari" izango da jokatuko duen azken txapelketa.

  • Javier Urriza erremontaria

    Javier Urriza erremontaria

Javier Urriza erremontariari egingo diote elkarrizketa, gaur gauean, ETB2n, zuzenean, Teleberri albistegia amaitutakoan, 21:45etik aurrera. Erremonte profesionala uzteko erabakia iragarri zuen astelehen honetan Urrizak, 2007an hasitako 18 urteko ibilbide arrakastatsua atzean utzita.

Nafarra Banakako eta Binakako txapelduna izan da zortzina aldiz. Horrez gain, Banakako Mastersa seitan irabazi du, eta lau bider "Erremontari" txapelketa.

Azken hori izango da, hain zuzen ere, Javier Urrizak jokatuko duen azken lehiaketa, ekainaren 28an, iruindarrak berak agurreko prentsaurrekoan jakinarazi zuenaren arabera.