Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Kontratu berritzea

Alberdi II.ak bi urtez berritu du kontratua Baiko Pilotarekin

EITB Media

Unai Alberdi pilotariak Baiko enpresari lotuta jarraituko du 2026aren amaierara arte.

  • Unai Alberdi

    Unai Alberdi, pilotaria. Argazkia: Baiko Pilota

Unai Alberdik kontratua berritu du Baiko Piloraekin, bi urtez. Enpresa eta pilotaria akordiora iritsi dira elkar lotzen dituen kontratua 2026aren amaiera arte luzatzeko.

Kontratua berrituta Azpeitiako pilotaria "pozik" azaldu da: "Pozik nago, ez da denboraldi erraza izan, baina ilusioarekin jarraituko dugu lanean arrakasta lortzeko".

Alberdi ez da titularra B Serieko 2024-2025 Binakako Txapelketan, baina prest dago bajaren bat balego eta Baiko Pilotak berak jokatzea erabakiz gero.