Pilota
Berritzea
Mikel Urrutikoetxeak kontratua berritu du Baikorekin beste urte baterako
EITB MEDIA
Zaratamoko aurrelariak hamaseigarren denboraldia sinatuko du profesional gisa, 2009an debutatu zuenez gero.
-
Urrutikoetxeak kontratua berritu du
Mikel Urrutikoetxea pilotariak kontratua berritu du Baikorekin, beste urte baterako, astearte honetan enpresak ohar batean iragarri duenaren arabera. Horrenbestez, Zaratamoko aurrelariak hamaseigarren denboraldia sinatuko du profesional gisa, 2009an debutatu zuenez gero.
Urrutikoetxeak "oso gustura" dagoela esan du erabakiaren batera argitaratutako adierazpenetan, momentu honi jarraipena eman nahi diola berresteaz gain.
Pilotari bizkaitarra Buruz Buruko eta Lau t'erdiko txapelduna izan zen 2015ean, eta Binakakoa, 2016an.