Pilota
Baikok bi denboraldiz berritu du Salaverri II.aren kontratua
EITB MEDIA
Atzelari errioxarrak 2026ra arte jarraituko du Bilboko pilota enpresan jokatzen.
-
Ruben Salaverri. Argazkia: Baiko
Ruben Salaverrik eta Baiko enpresak atzelari errioxarraren kontratua beste bi urtez luzatzea adostu dute.
26 urteko pilotariaren palmaresean 2021ean Jon Alberdirekin bikotea osatuz irabazitako Binakako Promozio Txapelketa ageri da, baita 2019an eta 2017an lehiaketa berean lortutako beste bi azpitxapelketak ere.
"Azken denboraldian maila onean aritu naiz, eta gustura nago", adierazi du Baikoren webgunean argitaratutako adierazpenetan. Eta azpimarratu du bi urteko kontratu berriarekin buruan dituen helburuak lortzen saiatuko dela.