Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Pala

Maldonado-Gordon vs Gaubeka-Perez Sopela Pro'24 txapelketako finala, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako finala jokatuko dute Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteek, astelehen honetan, irailaren 30ean. Norgehiagoka 22:30etik aurrera ikusi ahalko duzu eitb.eus-eta ETB1en.

0:20
Sopela Pro pala txapelketako irudi bat

Gaur, irailak 30, jokatuko da Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako final handia, Sopelan. Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago txapelen bila. Finala ETB1en eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai, 22:30eik aurrera.

Roman Maldonadok eta Iker Gordonek liga faserako txartela lortu zuten txapelketako atariko kanporaketan Fusto-Urrutia bikotea kanporatuta 3-0eko emaitzarekin (10-9, 10-6 eta 10-4). Gero, liga faseko lehen jardunaldian, Maldonadok eta Gordonek mendean hartu zituzten finalean aurkari izango dituzten Gaubeka eta Perez, 3 eta 2 (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3). Bigarren jardunaldian, ordea, Maldonadok eta Gordonek porrot egin zuten Necolen eta Del Rioren kontra, 2-3 (10-5, 10-2, 3-10, 8-10 eta 4-5). Hala ere, bigarren izan ziren liga fasean, eta finalerako txartela bereganatu zuten.

Bestalde, Esteban Gaubekak eta Ibai Perezek atariko kanporaketa gainditu zuten, Necol-Del Rio bikoteari 3-2 (10-6, 10-7, 5-10, 8-10 eta 5-3) irabazita. Ondoren, liga faseari porrotarekin ekin zioten; galdu egin zuten Maldonadoren eta Gordonen kontra, 3-2 (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3). Ondorioz, bigarren jardunaldian garaipenak soilik balio zien aurrera egiteko, eta helburua lortu zuten; Necol eta Del Rio 3-1 menderatuta (10-7, 5-10, 6-10 eta 9-10), finalerako sailkatu ziren, sailkapeneko lider gisa.

Bi bikote finalistek irailaren 26an hautatu zuten finalerako materiala. Hala, bada, dena prest dago final handirako. Gogoratu, Pala Joko Sopela Pro'24ko titulurako lehia ikusgai izango duzula eitb.eus-en eta ETB1en, gaur, 22:30etik aurrera.