Pilota
San Mateoak
Berasaluze VIII.a eta Albisu, finalean
Erredakzioa
Xala eta Barriola bikotea gainditu zuten 22-19. Jarraitu diferituan eitb.com-en txapelketako bigarren neurketa (ostirala, 23:30).
Berasaluze VIII eta Albisu San Mateo Txapelketako fianlean dira jada.
Partida borrokatua eta zaila jokatu zuten Xalaren eta Barriolaren kontra, baina partidaren azken txanpan hobeto aritu ziren Berasaluze VIII.a eta Albisu norgehiagoka irabaziz. (22-19).
Finaleko beste bikotea gaur erabki behar da ETB-1ek eta eitb.com-ek diferituan emango duten partidan (23:30). Aurrez aurre Titin III-Merino II eta Bengoetxea VI-Begino bikoteak arituko dira.