Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

AURKEZPENA

2024ko Donostia Hiria Torneoa abuztuaren 26tik 30era jokatuko dute

AGENTZIAK | EITB Media

Astelehen goizean egindako aurkezpenean azaldutakoaren arabera, Atano III.a pilotalekuan izango da, bi finalerdi eta azken finalarekin.

  • Donostia Hiria Torneoaren aurkezpen ekitaldia.

    Donostia Hiria Torneoaren aurkezpen ekitaldia. ARGAZKIA: EITB MEDIA

Abuztuaren bukaeran jokatuko den Donostia Hiria Torneoa aurkeztu dute astelehen honetan Gipuzkoako hiriburuan. Torneoak hiru jaialdi jasoko ditu guztira, eta Atano III.a pilotalekuan jokatuko da abuztuaren 26tik 30era.

Abuztuaren 26an, lehen finalerdian, Altuna-Rezusta bikoteak Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta Binakako Txapelketako egungo txapeldunen aurka jokatuko du, 22:00etan. Abuztuaren 27an, aldiz, Artolak eta Mariezkurrenak Laso eta Imaz izango dituzte aurkari. Azkenik, finala hilaren 30ean izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus atarian eta ETB1en.