Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Aurkezpena

Bilboko Aste Nagusiko Torneoa, abuztuaren 22tik 25era

EITB MEDIA

Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte. Finala abuztuaren 5ean izango da, Bizkaia Frontoian.

0:56
Bilboko Aste Nagusia Pilota Torneoa

Bilboko Aste Nagusia 2024 Torneoa abuztuaren 22tik 25era jokatuko da, astearte honetan egindako aurkezpenean antolatzaileek azaldu dutenez.

Abuztuaren 22an, Altuna III.a-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre lehen finalaurrekoan; abuztuaren 23an, ostera, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek jokatuko dute bigarren finalaurrekoa.

Bi neurketa horietako garaileek eskuratuko dute abuztuaren 25ean Bilboko Bizkaia Frontoian izango den finalerako txartela.

Abuztuaren 20an, Bizkaia Torneoaren finala

Bestetik, Oiz eta Sollube taldeak lehian izango dira, Bizkaia Torneoaren finalean. Ezkurdia lau t'erdikoan, Altuna III.a eta Rezusta binakakoan, eta Egiguren V.a banakakoan. Sollube taldea, berriz, honako pilotari hauek osatuko dute: Peña II.a (lau t'erdikoan), Laso-Mariezkurrena II.a bikoteka, eta azkenik, Bakaikoa, banaka.