Pilota
Berritzea
Morgaetxebarriak kontratua berritu du Baikorekin
EITB MEDIA
Baiko Pilotak eta Aimar Morgaetxebarriak akordioa lortu dute euren arteko harremana beste bi urtez luzatzeko.
-
Aimar Morgaetxebarria. Argazkia: Baiko
Aimar Morgaetxebarria Zornotzako atzelariak beste bi urterako luzatu du bere kontratu profesionala Baikorekin. Morgaetxebarriak 2022ko uztailean egin zuen debuta, eta "eskertuta eta ilusioz" hartu du kontratua berritzeko erabakia.
Morgaetxebarriak ostiral honetan bertan jokatuko du Iruñean, Zubizarreta III.arekin batera, Egiguren V-Gaskueren aurka, San Fermin Torneoko hirugarren partidan.