Pilota
Kontratu berritzea
Dario Gomezek Aspen jarraituko du beste bi urtez
EITB Media
Ezcarayko pilotariak kontratua berritu du Eibarko enpresarekin 2026ra arte. Beraz, beste bi urtez egongo da Asperi lotuta.
-
Dario Gomez Zabaleta agurtzen, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan. Argazkia: EITB Media
Dario Gomezek Aspen jarraituko du 2026ra arte. Albistea ofizial egitea falta den arren, Ezcarayko (Errioxa) pilotariak Eibarko enpresari lotuta segituko du beste bi urtez.
Errioxarrak Buruz Buruko Txapelketa ona egin zuen. Final-laurdenetako ligaxkan hasi zuen txapelketako ibilbidea: lehen jardunaldian Zabaleta menderatu zuen (17-22), bigarrenean porrot egin zuen Lasoren kontra (11-22) eta hirugarrenean Jokin Altunaren aurka galdu zuen, 22-19ko emaitzarekin, Amezketakoa oso estu hartuta.
Aspe pozik geratu zen Dariok emandako mailarekin, eta kontratua berritzea erabaki zuen. Gainera, Sanfermiteako Lau t'erdikoan ere sartu dute errioxarra; Salaberria izango du aurkari lehen neurketan.