Pilota
AZAROAREN 26AN
Beñat Senarrek Baikorekin egingo du debuta profesionaletan
A. A. | EITB MEDIA
Ataungo aurrelariak bi urterako kontratua sinatu du Bilboko enpresarekin, eta azaroaren 26an estreinatuko da Seguran.
-
Beñat Senar. Argazkia: Baiko
Beñat Senar pilotari ataundarrak bi urteko kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin, eta azaroaren 26an egingo du debuta profesionaletan, Seguran.
Bilboko enpresaren webgunean argitaratutako adierazpenetan, aurrelari gipuzkoar gaztea (22 urte) "oso pozik" agertu da "Baikorekin debuta egin ahal izateagatik, eta oso eskertuta eman didaten aukeragatik".
Bukatu gabe dagoen urte honetan, Senarrek Espainiako Txapelketa, Errege Kopa eta Joxan Tolosa torneoa irabazi ditu eskuz banaka. Gipuzkoako Ohorezko Mailako Binakako txapelduna ere bada aurrelari ataundarra pasa den asteburuan finala irabazita.