Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

San Fermin Txapelketa

Xalak eta Zubietak jokatuko dute finala Bengoetxea-Beginoren aurka

Erredakzioa

Irujo eta Merino II.a hartu zituzten mendean (18-7), Irujo lesionatuta erretiratu baitzen.

  • Xala eta Zubieta, besarkatzen. Argazkia: Aspe

    Xala eta Zubieta, besarkatzen. Argazkia: Aspe

Yves Salaberri 'Xala'k eta Aitor Zubietak osatutako bikotea San Fermin Txapelketako finalerako sailkatu da, Martinez de Irujo-Merino II.a bikotea 18-7 mendean hartuta. Iberoko pilotariak kolpea hartu zuen orkatilean, eta, azkenean, erretiratu egin behar izan zuen. Xala-Zubietaren garaipenak berdinketa hirukoitza saihestu zuen taldean.

Bengoetxea-Begino eta Xala-Zubietaren arteko finalaren aurretik (zuzenean, eitb.com-en eta ETB-1en, larunbatean, 22:15etik aurrera), ostiral gauean ‘Marco Real’ Desafioa jokatuko da Labrit pilotalekuan, hurrengo emanaldiekin: Arretxe II.aren eta Retegi Biren arteko lau t’erdiko partida, Olaizola II.a-Beroiz eta Gonzalez-Laskurain, eta Urrutikoetxearen eta Ezkurdiaren arteko norgehiagoka. 1.200 botila ardo izango dira jokoan.