Pilota
EMAKUME MASTER CUPA
Laboral Kutxa Masterraren Arrizabalaga-Capellan vs Garai-Gaminde finalerdia, ETB1en eta eitb.eusen
EITB MEDIA
Arrizabalaga-Capellan eta Garai-Gaminde bikoteek neurtuko dituzte indarrak Zarautzen jokatuko den finalerako txartelaren bila. Bertan, Aldai-Mendizabal bikotea izango dute zain, Larrarte-Arrillagari 22-16 irabazita.
-
Finalerdiaren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Emakume Master Cup
Laboral Kutxa Masterreko bigarren finalerdia aurkeztu dute Laudion. Partida ETB1en eta eitb.eusen ikusteko aukera izango da igandean bertan. Finalerako txartelagatik borrokan arituko dira Arrizabalaga-Capellan eta Garai-Gaminde bikoteak Laudioko Areta pilotalekuan.
Arrizabalaga eta Gaminde ligaxkako lehen postuan sailkatu direnez, laugarren postua eskuratu duten Garai-Gaminderen aurka jokatuko dute. Beste finalerdia pasa den larunbatean jokatu zen Eskoriatzan eta Aldai-Mendizabal bikotea 22-16 gailendu zitzaion Larrarte-Arrillaga bikoteari.
Ander Añibarro, Laudioko alkatea, Loli Muriel, Berdintasun zinegotzia, Jon Larrinaga, Laudioko Laboral Kutxaren bulegoko zuzendaria eta Asier Amondo, Herriaren pilota elkarteko presidentea izan dira finalerdia aurkezteko arduradunak.