Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Munduko Txapelketa

Espinal eta Yaniz, frontballeko munduko txapeldunak

EITB Media

Iker Espinal eta Santiago Yaniz Nafarroako pilotariek urrezko dominak lortu dituzte Biarritzeko Munduko Txapelketan gizonezkoen mailan; zilarrezko dominak Heguiabehere eta Massonde Iparraldekoentzat izan dira. Emakumezkoenean Leire Garai eta Miriam Arrillaga izan dira txapeldunordeak.

  • IKer Espinal eta Santiago Yaniz

    IKer Espinal eta Santiago Yaniz, frontballeko munduko txapeldunak. Argazkia: EITB Media

Iker Espinal eta Santiago Yaniz dira 2022ko frontballeko munduko txapeldunak. Asteazken honetan (urriak 26) Nafarroako pilotariek urrezko domina bereganatu dute Biarritzeko Munduko Txapelketan gizonezkoen mailan; Iparraldeko Yoan Heguiabeherek eta Mickael Massondek zintzilikatu dituzte zilarrezko dominak. Bestalde, emakumezkoen mailan Miriam Arrillaga eta Leire Garai Euskal Autonomia Erkidegoko pilotariak txapeldunordeak izan dira, eta Mexikoko Itzel Paola Reyesek eta Julia Reyesek irabazi dituzte urrezko dominak.

Munduko Txapelketan frontballean banaka jokatzen den arren, txapelketako neurketak bi pilotariren artean banatzen dira; batak partida batzuk jokatzen dituelarik, eta, besteak beste batzuk. Ondorioz, dominak parte hartu duten bi pilotariei ematen zaizkie.

Gizonezkoen mailako finala Espinalek jokatu du Heguiabehereren aurka eta Nafarroakoa nagusitu zaio Iparraldekoari bi setetan (3-10 eta 5-10). Emakumezkoen mailako finalean Itzel Paola Reyes mexikarra nagusi izan da Miriam Arrillaga euskaldunaren aurka (10-1 eta 10-9). Hirugarren izan dira eta brontzezko domina zintzilikatu duten Marie Goyenetche eta Maritxu Housset-Chaplet Iparraldeko pilotariak.