Pilota
Kontratu berritzea
Iker Elizegik kontratua berritu du Baiko Pilotarekin 2025era arte
EITB Media
Enpresa eta pilotaria bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko akordiora iritsi dira. Asteasukoak 2025era arte jarraituko du Baikon.
-
Iker Elizegi, pilotaria. Argazkia: Baiko Pilota
Iker Elizegik Baiko Pilotan jarraituko du 2025era arte. Hala jakinarazi du enpresak ostiral honetan (irailak 16) Asteasuko (Gipuzkoa) pilotariarekin akordioa sinatu ostean.
Elizegik 2020ko urrian egin zuen debuta Baiko Pilotarekin. Aurten, 2022an, Promozioko Binakako Txapelketako txapeldunordea izan da.
Datorren asteazkenean, irailaren 21ean, Iker Elizegik bikotea osatuko du Peña II.arekin, eta, Zabalaren eta Tolosaren aurka lehiatuko dira Logroñon.