Pilota
KONTRATU BERRITZEA
Baikok Endika Uriondoren kontratua luzatu du
EITB MEDIA
Gizaburuagako atzelariak beste bi urtez jarraituko du Bilboko enpresarekin.
-
Endika Uriondo partida baten zehar. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia
Baiko Pilotak astearte honetan iragarri duenez, beste bi urtez luzatuko du Endika Uriondorekin zeukan kontratua.
Gizaburuagako atzelariak 2020ko urrian jokatu zuen lehen partida profesional gisa, eta orain beste bi urteko lotura sinatu du Bilboko enpresarekin.
Uriondok ostiral honetan bertan jokatuko du Agirrerekin batera Bermeoko pilota jaialdiko aurreneko partidan Elordi eta O.Etxebarriaren aurka. Jaialdi hori Urrutikoetxea-Albisu vs Irribarria-Martija norgehiagokarekin osatuko da.