Pilota
KONTRATU AMAIERA
Arteaga II.ak ez du Baikon jarraituko
A. A. | EITB MEDIA
Lasarte-Oriako aurrelari gazteak irailaren 17an jokatuko du bere azken partida Bilboko enpresarekin.
-
Axier Arteaga. Argazkia: EITBren bidoe batetik hartutako irudia
Axier Arteagak ez du Baiko Pilotako pilotari izaten jarraituko datorren irailetik aurrera, Bilboko enpresak asteazken honetan jakinarazi duenez. Horrela, Lasarte-Oriako aurrelariak irailaren 17an jokatuko du azken partida Baikoko kide gisa, bere herrian.
Arteaga II.ak (26 urte) 2016an egin zuen debuta profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta, ordutik hona, 300 partida inguru jokatu ditu.
2017an eta 2020an, Promozioko Buruz Buruko txapelketak irabazi zituen Bakaikoaren (22-18) eta Elordiren (22-12) aurka, hurrenez hurren.
Halaber, 2017an ere, Promozioko Binakako Txapelketa bereganatu zuen Erasunekin batera, Peña II-Salaverri bikotearen aurka (22-12).
Argitaratutako oharrean, Baikok "eskerrak" eman dizkio Arteaga II.ari "urte hauetan enpresan erakutsitako profesionaltasunagatik", eta onena opa dio etorkizunerako.