Pilota
Ez diote kontratua berrituko
Ladis Galarzak ez du Aspe Pelotan jarraituko
EITB Media
Nafarroako pilotariari martxoaren 31n bukatzen zaio kontratua, eta enpresak ez dio berrituko.
-
Ladis Galarza, pilotaria. Argazkia: EITB Media
Ladis Galarzak ez du Aspe Pelota enpresan jarraituko. Nafarroako pilotariari martxoaren 31n bukatzen zaio Eibarko enpresarekin duen lotura, eta Aspek ez dio kontratua berrituko.
Galarzak 31 urte ditu. 2009an hasi zen profesional mailan jokatzen Asperekin. Lau urte beranduago, 2013an, Asegarcera joan zen, eta 2019an Aspe Pelotara itzuli zen.
Martxoaren 26an Labriten zen jokatzekoa, baina eskuko mina du, eta ez da egongo Iruñeako jaialdian.