Pilota
Altunari omenaldia
Ekainaren 25ean itzuliko dira ikusleak frontoietara, Amezketan
A. B. E. | EITB Media
Altuna Buruz Buruko txapeldunak omenaldia jasoko du bere herrian ostiral honetan, eta ikusleak egongo dira harmailetan. Nafarroako Lau t'erdiko Txapelketako Dario-Etxeberria partida ere jokatuko da.
-
Publikoa frontoiko harmailetan. Argazkia: EITB Media
Ostiral honetan, ekainaren 25ean, itzuliko dira ikusleak frontoietara. Amezketako pilotalekuak izango du ikusleen itzulera hartzeko ohorea, eta Jokin Altuna herriko semeari omenaldia egingo diote. Altunak berak binakako partida jokatuko du, eta Nafarroako Lau t'erdiko Txapelketako Darioren eta Peio Etxeberriaren arteko neurketa ere jokatuko da.
Pilotarentzat albiste bikaina da zaleak berriz frontoietan sartu ahal izatea, eta uste baino lehenago izango dira ikusleak harmailetan. Nafarroako Lau t'erdiko Txapelketako norgehiagoka Idiazabalen jokatzea aurreikusita zegoen, eta Elordi zen Etxeberriaren aurka aritu behar zen pilotaria, baina amigdalitisak jota dago, eta Dariok ordezkatuko du.