Pilota
OSPITALEAN JARRAITZEN DU
Erik Jaka hobera egiten ari da emaitzak espero bitartean
EITB MEDIA
Igande honetan ospitalera eraman behar izan zuten ondoezik sentitu baitzen 2021eko Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.
-
Erik Jaka.
Erik Jaka pilotariak Zorrotzaurre Klinikan jarraitzen du. Behaketapean dago, eta egin zaizkion proben emaitzak ezagutzeko zain dago. baikok astelehehn arratsaldean argitara eman duen oharraren arabera, Lizartzako aurrelariak "hobera egin du azken orduetan".
Buruz Buruko egungo txapelduna ospitalera eraman behar izan zuten igande honetan, ondoezik sentitu baitzen 2021eko Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Rezustarekin batera ari zen jokatzen Altuna eta Mariezkurrenaren aurka, eta neurketa utzi behar izan zuen 8-18 galtzen ari zirela.