Pilota
Maiatzaren 1etik
Baikok Erik Jakaren fitxaketa iragarri du
EITB MEDIA
Lizartzako aurrelariak Asperekin zuen kontratua eten du eta Baiko Pilotarekin akordio berri bat sinatu du 2024ra arte.
Baikok, Aspek eta Erik Jakak lortutako akordioaren ondoren, Buruz Buruko txapeldunak Baikorekin jokatuko du maiatzaren 1etik aurrera.¿
Lizartzako aurrelariak Asperekin zuen kontratua eten du eta Baiko Pilotarekin akordio berri bat sinatu du, 2024ko abenduaren 31ra arte luzatuko dena.
Jakak apirilaren 24an jokatuko du azken partida Asperekin Logroñon eta maiatzaren 1etik aurrera Baikoko koadroa osatuko du.¿
Jakak 2013an egin zuen debuta profesionaletan 19 urterekin eta egungo Buruz Buruko txapelduna eta 4 1/2ko azken txapelketako finalista da.
Bere kirol-ibilbideko palmaresa:
2016ko 4 t'erdiko promozio txapelduna
2020ko 4 t'erdiko txapeldunordea
2014 eta 2015ko Binakako Promozio Txapelketako txapelduna
2020ko Buruz Buruko Txapelduna