Pilota
Babesa
ASPEko pilotariek ez dituzte jokatuko Baikok antolatutako partidak
Eredakzioa
"Bizitzen ari garen egoerak ikusita, Baiko Pilota enpresak antolatutako partidak ez jokatzeko beharrean gaudela sentitu dugu", jakinarazi dute ASPE enpresako pilotariek ohar batenbidez.
-
Aspe enpresaren egoitzako sarrera. Argazkia: EiTB
ASPE enpresako pilotariek babesa eskaini diote Baikoko pilotariek hartutako greba egiteko erabakiari, eta jakinarazi dute ez dituztela jokatuko Baiko enpresak antolatutako partidak.
Ohar baten bidez jakinarazi dute hartutako erabakiaren berri ASPEko pilotariek: "Bizitzen ari garen egoerak ikusita, Baiko Pilota enpresak antolatutako partidak ez jokatzeko beharrean gaudela sentitu dugu. Baikoko lankide talde bat greban murgildurik dago. Hori dela eta, ASPEko pilotariok partiduak jokatuz gero, onura baino kaltea handiagoa dela iruditzen zaigu. Beraz, ez dugu nahi grebak indarra galtzea, ezta Baikok antolatutako partidak ASPEko pilotariekin aurrera ateratzerik nahi ere. Zoritxarrez, denbora faltak, Gernikako partiduak jokatzera behartzen gaitu".
Bestalde, euren nahia zein den argitu dute oharrean: "Garbi utzi nahi dugu gure nahia; Baiko Pilotako lankideek greban jarraitzen duten bitartean ez ditugu haiek antolatutako partidak jokatuko. Horrenbestez, Baiko enpresak antolatutako partidak enpresa horretako pilotariek jokatu beharko dituzela erabaki dugu".