Pilota
Kontratuaren luzatzea
Altuna III.ak 2024ra arte luzatu du Asperekin zuen kontratua
eitb.eus
Jokin Altunaren aurreko kontratua 2022an zen bukatzekoa, beraz, bi urtez handitu du Asperekin zuen lotura.
-
Jokin Altuna. Foto: EFE
Jokin Altuna Amezketako pilotariak bi urtez luzatu du Aspe enpresarekin zuen lotura. Aurreko kontratua 2022an zen bukatzekoa, beraz, orain 2024ra arte egongo da Aspe barruan. Halaber, kontratua berriak hobekuntzak jasotzen ditu baldintza ekonomikoetan.
Ostiral honetan enpresa berak argitara eman duen oharraren arabera, Altunak "irabazitako Lau t'erdiko eta Buruz buruko txapelak eta eman duen kirol-errendimendu apartak erabakigarriak izan dira akordio batera iristeko".