Pilota
Kontratu-berritzea
Bengoetxea VI.ak bi urtez berritu du kontratua Asegarcerekin
Erredakzioa
Oinatz Bengoetxeak ostiral honetan sinatu du bi urterako kontratu-berritzea Asegarce enpresarekin.
-
Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB
Oinatz Bengoetxeak bi urtez berritu du kontratua Asegarcerekin. Enpresak ostiral honetan eman du Leitzako pilotariaren kontratu-berritzearen berri bere twitter sare sozialeko profilean.
Bengoetxeak 32 urte ditu, eta aurten Buruz Burukoa irabazi du. Oinatz Bengoetxea bi aldiz izan da Buruz Buruko txapelduna (2008an ta 2017an), Lau t'erdiko txapel bat du (2016), eta Binakako Txapelketa ere behin irabazi du (2015).
Bengoetxea VI.ak 2 urtez berritu du bere kontratua @asegarce_eus rekin #euskalpilota pic.twitter.com/Pv1EoLYiff
— Asegarce (@asegarce_eus) 30 de junio de 2017