Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Lesio larriagoa

Irujori bigarren haustura bat antzeman diote eskuin eskuko falangean

Erredakzioa

Binakako finalean lesionatu zen Iberokoa eta bigarren haustura bat aurkitu diote min hartuta duen hatzamarrean. Errekuperazio prozesua uste baino luzeagoa izan daiteke.

  • Juan Martinez de Irujo. Argazkia: EiTB

    Irujo Binakako Txapelketako finalean lesionatu zen uea. Argazkia: EiTB

Juan Martinez de Irujok Binakako Txapelketako finalean jasan zuen lesioa uste baino larriagoa dela baieztatu dute astelehen honetan Iberoko pilotariari egin dizkioten froga berriek. Irujori bigarren haustura bat antzeman diote eskuin eskuko falangean eta errekuperatzeko aurreikusitako bi edo hiru asteak luzatu egin daitezke.

Ondorioz, Irujo zalantza da 2016ko Buruz Buruko Txapelketarako. Hala ere, ASPEko pilotariak azken unera arte itxaron nahi du jokatu ahalko duen ala ez jakiteko. Iberokoa final-laurdenetan hasi beharko da lehian, maiatzaren 1ean, eta jokatzeko prest ez badago, bere aurkariak zuzenean lortuko du finalerdiak jokatzeko txartela.