Pilota
Urrian
Pablo Berasaluzek bere agurra iragarri du
eitb.eus
Pilotari bizkaitarrak urriaren 1ean jokatuko du Bilbon bere azken partida. Berrizeko pilotaria prentsa aurrean agertu da gaur goizean.
Pablo Berasaluzek pilota profesionala utziko duela esan du. 38 urteko bizkaitarrak 18 urte eman ditu profesional bezala, eta datorren urriaren 1ean jokatuko du bere azken partida Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Berasaluze prentsa aurrean agertu da berria emateko eta bertan Binakako Txapelketako azken bi jardunaldietan baja izango dela ere adierazi du. 'Erretiratzeko ordua heldu dela uste dut. Urte asko daramatzat eta geroz eta zailagoa da onenekin egotea, gazteak gogor datoz atzetik bultzaka'.
Bizkaitarrak 1998ko otsailaren 28an egin zuen debuta Bergaran eta nahiz eta txapelarik irabazi ez, beti egon da onenekin lehian. Binakako txapelketako hiru final jokatu ditu eta hirurak galdu.
Datorren urrian bere azken pilota partida jokatuko du bizkaitarrak.
Asegarce.com-eko fitxa
Izena: Pablo
Abizena: Berasaluze Zabala
Kirol izena: BERASALUZE II
Jaiotze data: 1977/09/15
Adina: 38 urte
Jaioterria: BERRIZ
Lurraldea: Bizkaia
Postua: Aurrelaria
Garaiera: 1,74 m.
Pisua: 80 k.
Estreinaldi data: 1998/02/28
Estreinaldi tokia: BERGARA
Estreinaldi frontoia: BERGARAKO UDAL PILOTALEKUA
Sailkapeneko tokia:
Profesionaletako palmaresa:
2013KO EPELEN BINAKAKO TXAPELDUNORDEA
1999 EUSKAL HERRIKO BINAKAKO TXAPELDUNORDEA