Pilota
Labriten
Olaizola II.ak irabazi du San Ferminetako Lau t'erdikoa (22-16)
Erredakzioa
Goizuetak Juan Martinez de Irujo gainditu du. Biek partida ederra eskaini dute eta finala zirraragarria izan da.
Aimar Olaizolak irabazi du San Ferminetako Lau t'erdikoa final zirraragarri batean Juan Martinez de Irujori irabazita (22-16). Bosgarren titulua eskuratu du Goizuetakoak txapelketa honetan.
Biek partida ederra eskaini dute eta Labriten bildutako zaleek asko gozatu dute. Aimarrek ez du neurketako une erabakigarrienetan huts egin eta garaipena erdietsi du.
Olaizola II.a #SanFermin 4 1/2ko txapeldun 22-16 nagusitu da Mtz de Irujori #PelotaVasca pic.twitter.com/DKSfSvxi5w
— ASPE Pelota (@ASPEpelota) julio 7, 2015