Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Polemika

Aspek azalpenak eskatu dizkio Titini bere adierazpenengatik

Erredakzioa

Enpresak iragarri duenez, "gertatutakoa larria dela ikusita, Ausguto Ibañez Sacristani hitzordua eman diogu bere azalpenak zuzenean entzuteko eta gatazka lehenbailehen konpontzeko".

  • Frontoira ateratzean 'nazka' sentitzen zuela esan zuen, besteak beste, Triziokoak. Efe.

    Frontoira ateratzean 'nazka' sentitzen zuela esan zuen, besteak beste, Triziokoak. Efe.

Aspe enpresak pentsa oharra atera du Titin III.ak larunbateko partidaren ostean egindako adierazpenen harian. Errioxarrak eta Merinok galdu egin zuten Bengoetxea VI eta Beroizen aurkako partida, 8 eta 22, eta Binakako Txapelketako finalerdietatik kanpo geratu ziren.

Enpresak esaten duenez, "ezin dugu horrelako adierazpenik onartu; ez du salaketa zuzenik egiten eta zeharkako erantzunak ematen ditu". Asperen ustez, adierazpen horiek "kalte egiten diete pelotariari eta enpresari".

"Gertatutakoa larria dela ikusita, Augusto Ibañez Sacristani hitzordua eman diogu bere azalpenak zuzenean entzuteko eta gatazka lehenbailehen konpontzeko", gaineratu dute.

Labriteko partidaren ostean, pilotariak adierazpen gogorrak egink zituen ETBko kameraren aurrean: "Hau lotsagarria da. Nazka ematen dit frontoira ateratzeak (...) Gauza arraro asko daude, txapelketa osoa desastre hutsa izan da. Aski da!".