Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Abenduaren 9an, Oguetan

Olaizola-Bengoetxea finala ikusteko sarrera guztiak agortu dira

Erredakzioa

Gasteizko Ogueta pilotalekua lepo egongo da abenduaren 9an, igandean. Kantxako sarrerarik garestienak ostiralean agortu ziren.

  • Argazkia: Aspe

    Argazkia: Aspe

Ogueta pilotalekua lepo beteko da Lau T'erdiko Txapelketaren finala hartzeko. Olaizolak eta Bengoetxeak datorren igandean jokatuko dute finala. Kantxako sarrerarik garestienak ostiralean agortu ziren.

Olaizola ostegunean entrenatu zen Gasteizko pilotalekuan, Jorge Ricorekin batera. Laugarren eta bosgarren koadroetatik "nahiko ondo" piloteatu eta gero, astelehenerako bizkarreko mina guztiz desagertzea espero zuela aitoru zuen Goizuetako aurrelariak.

"Astelehenarekin edo asteartearekin alderatuta gaur hobeto nago, lautik eta bostetik nahiko ondo piloteatu dut, baina zenbait posturatan mina dut oraindik", azaldu zuen.

"Datorren astelehenean entrenamendu on bat egiteko baldintzetan egongo naizela uste dut", erantsi zuen.