Lau t'erdikoa
Finalerdiak
Irujo-Olaizola, materiala ez da aitzakia izango
Erredakzioa
Olaizolak eta Irujok elkarren kontra jokatzen duten guztietan bezalaxe, igandeko partidak sekulako ikusmina piztu du.
Sekulako ikusmina piztu du igandean Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak jokatuko duten partidak. Ez da gutxiagorako, pilota zaleentzat final kutsua duen lehia baita, finalaurrekoa bada ere. Materiala ez da aitzakia izango. Lau T'erdiko Txapelketako finalerdiak ikusgarria izateko osagai guztiak ditu.
Olaizolak eta Irujok elkarren kontra jokatzen duten guztietan bezalaxe, igandeko partidak sekulako ikusmina piztu du. Bizkaia pilotalekuko salmenta leihatiletan ere igarri da hori.