Pablo Berasaluzek Barriolaren aurka garaipen oso garrantzitsua lortu du Gernikan (11-22), eta Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan aurreneko puntua eskuratu du.Barriola aurreneko tantoetan nagusi izan da, baina Bizkaiko pilotariak 0-5eko partizal bikaina lortu du (3-7). Berasaluze VIII.a erasokor egon da Gernikako Santanape pilotalekuan, eta markagailuko aldea aise handi du (4-11).Abel Barriola ezinean aritu da, eta Pablo Berasaluzek 5-14koa jarri du markagailuan. Asegarceko pilotaria oso eroso egon da kantxan, eta sakea ederki aprobetxatu du Barriola min handia egiteko (5-20). Leitzako atzelariak 0-6ko partizal garrantzitsua lortu du markagailuan 11-20koa etarrita, baina garaipena Berasaluzek eskuratu du (11-22).