Lau t'erdikoa
Labrit pilotalekua
Aimar Olaizolak puntu garrantzitsua eskuratu du
Erredakzioa
Goizuetako aurrelariak 22-13 irabazi dio Oinatz Bengoetxea leitzarrari, eta final-laurdenetako ligaxkako aurreneko puntua lortu du.
Aimar Olaizola nafarrak puntu garrantzitsua eskuratu du Oinatz Bengoetxearen aurka, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Goizuetako pilotariak 22-13 irabazi du, eta Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan bere aurreneko puntua lortu du.
Partida erritmo biziarekin hasi dute bi pilotariek, eta tantoak muturrera arte defendatu dituzte. Hala ere, Olaizola II.ak markagailuan aurrea hartu du, eta alde polita zabaltzea lortu du (10-3). Oinatz Bengoetxeak erantzuna emateko abagunea izan du, eta Leitzako aurrelariak 10-8koa jarri du markagailuan, 0-5eko partzialarekin.
Goizuetako pilotariak sendo eutsi du kantxan Bengoetxea VI.aren bultzada, eta Olaizolak markagailuan berriro alde garrantzitsua eskuratu du (18-12). Leitzako aurrelariari nekea eta egindako ahalegina nabaritu egin zaio azkenengo tantoetan, eta aldageletara joan behar izan da. Azkenean, Aimar Olaizolak garaipena eta puntu garrantzitsua lortu ditu, Iruñean eskuratutako 22-13koarekin.