Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Lesioa

Artolak hobera egin du eta aste amaieran erabakiko du Lau t'erdian jokatuko duen ala ez

EITB MEDIA

Alegiako aurrelariak fisioterapia tratamenduarekin jarraitzen du eta aste amaieran Lau t'erdiko Txapelketan parte hartzeko erabakia hartuko du.

  • Iñaki Artola, Imazekin batera, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

    Iñaki Artola, Imazekin batera, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

Iñaki Artolak min hartu zuen eskuin izterreko barrualdean joan den irailaren 27an, Logroñoko Adarraga pilotalekuan, Salaverri II.arekin batera Zabala-Zabaletaren aurka San Mateo Torneoaren barruan partida jokatzen ari zela.

Ordutik fisioterapia tratamendua jasotzen ari da Alegiako aurrelaria, eta aste amaieran proba bat egingo du Lau t'erdiko Txapelketan parte hartzeko.