Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Urriaren 5ean

Zubizarreta III.ak eta Larrazabalek jokatuko dute Lau t'erdikoan Baikoren kanporaketa

EITB MEDIA

Partida urriaren 5ean izango da, igande arratsaldean, Zallako Mimetiz pilotalekuan.

  • Iker Larrazabal, artxiboko irudian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

    Iker Larrazabal, artxiboko irudian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Iraitz Zubizarretak eta Iker Larrazabalek jokatuko dute Baiko Pilotaren kanporaketa, 2024ko Lau t'erdiko Txapelketan, asteartean enpresak iragarri duenez.

Partida urriaren 5ean izango da, igande arratsaldean, Zallako Mimetiz pilotalekuan. Jaialdia 17:15ean hasiko da eta, Zubizarreta III.ak eta Larrazabalek jokatuko duten kanporaketaz gain, zaleek binakako norgehiagoka bat ere ikusteko aukera izango dute; horretan, Mikel Urrutikoetxeak eta Jon Ander Albisuk Erik Jaka eta Aitor Aranguren izango dituzte aurkari.

Zubizarreta III.ak 2023ko Lau t'erdikoaren Promozio Txapelketa bereganatu zuen, eta Larrazabalek, 2024an, Buruz Burukoan, B Serieko txapela janztea lortu zuen.