Lau t'erdikoa
Final-zortzirenak
Peio Etxeberriak osatuko du Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka
A. A. | EITB MEDIA
Pilotari nafarrak Danel Elezkanoren aurka Tolosan jokatu duen final-zortzirenetako azken kanporaketa gainditu du (22-20).
Peio Etxeberria nafarra izango da Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako koadroa osatuko duen azken pilotaria, astelehen honetan Tolosako Beotibar frontoian jokatu den final-zortzirenetako partidan Danel Elezkano 22-20 mendean hartu baitu.
Etxeberriaren sailkapenaren aurretik, beste hiru pilotarik ere hurrengo faserako jauzia egin dute asteburu honetan. Hala, Ostiralean, Mallabian jokatutako norgehiagokan, Aitor Elordik egin zuen aurrera Iñaki Artolari 22-16 irabazi ostean.
Larunbatean, berriz, Unai Laso izan zen sailkapena lortu zuena, Donostiako Atano III.a frontoian, Jon Ander Peña gaindituta (22-17). Igandean, Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrak ere ligaxkan parte hartzeko eskubidea bereganatu zuen Lekeition, Victor Esteban errioxarrari inolako aukerarik eman gabe (22-7).
Horrenbestez, era honetan geratu dira zehaztuta final-laurdenetako bi multzoak:
A multzoa:
Altuna III.a (multzoburua)
Bengoetxea VI.a (multzoburua)
Elordi
Peio Etxeberria
B multzoa:
Ezkurdia (multzoburua)
Jaka (multzoburua)
Laso
Urrutikoetxea
Bestalde, honako hauek izango dira final-laurdenetako 1. jardunaldiko partidak:
Urriak 8, ostirala: Ezkurdia vs Laso (Altsasu)
Urriak 9, larunbata: Bengoetxea VI.a vs Peio Etxeberria (Balmaseda)
Urriak 10, igandea: Altuna III.a vs Elordi (Eibar)
Urriak 12, asteartea, 12: Urrutikoetxea vs Jaka (Tolosa)