Lau t'erdikoa
Bilboko frontoian
Lau t'erdiko finalerako sarrerak, agortuta
Erredakzioa
Sarrrera bat bera ere ez da geratu txarteldegietan. Datorren azaroaren 27an beteta egongo da Bilboko Bizkaia frontoia.
-
Juan Martinez de Irujo Bizkaia frontoian. Argazkia: EFE
Astearte honetan, azaroaren 15ean, jarri dira finalerako sarrerak salgai goizeko 10:00etan eta ez da sarrerarik geratu txarteldegietan. Merkeenek (30 eurokoek) 'hegan' egin dute ordu gutxitan eta garestienak (120 eurokoak) gehien iraun dute saldu gabe.