Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Finalaurreko ligaxka

Olaizolak irabazi du eta finala jokatuko du Irujoren aurka (18-22)

ERREDAKZIOA

Abel Barriola azken momentura arte saiatu bada ere, Olaizolak lortu du finalerako txartela 18-22ko emaitzarekin.

02:02
Aimar Olaizolak Irujoren aurka jokatuko du Lau t'erdiko finala

Bizi-bizi hasi da partida, tanto luze eta gogorrekin. Berdinketak bata bestearen atzetik etorri dira, baina Abel Barriola izan da hasieran markagailuan arinen aurreratu dena, Olaizola atzetik izan du. Joko oso erasokorra jokatu dute bi pilotariek.

Seinako berdinketaren ostean kolorez aldatu da norgehiagoka. Olaizolak gogotsu ekin dio neurketari eta buelta eman dio. Aurretik jarri da bere gantxo bikaina erabiliz. Bost tanto egin ditu jarraian Olaizolak, baina Barrilolak ez du etsi, finalerako txartela jokoan zela jakitun.

Aimar Olaizola astean zehar materialaz kexatu bada ere, ez da meterialaren desberdintasun handirik sumatu eta ez du arazorik izan aurretik jartzeko. Barriola joko luzeaz saiatu da distantzian txikitzeko. Nahiz eta markagailuan Olaizolaren aldea egon, partida irekita egon da.

Goizuetakoak zenbait huts egin ditu eta Leitzakoak opariak aprobetxatu ditu gutxika-gutxika distantzia txikitzeko. Partida bukaera oso gogorra izan da bi pilotarientzat. Abelek neurketa berdintzeko aukera izan du 17-18koarekin, tanto bateko aldera hurbilduz.

Abel asko arriskatu du, baina azkenean, asko sufrituta izan bada ere, Aimar Olaizolak irabazi du. Bere urtebetetze egunean finalerako txartela erdietsi du. Irujoren aurka lau t'erdiko bosgarren finala jokatuko du.

Abel Barriola – Aimar Olaizola: 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 3-2, 3-3, 4-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-5, 6-6, 6-7, 6-8, 6-9, 6-10, 6-11, 7-11, 7-12, 7-13, 7-14, 8-14, 9-14, 10-14, 10-15, 11-15, 12-15, 12-16, 13-16, 14-16, 14-17, 14-18, 15-18, 16-18, 17-18, 17-19, 17-20, 18-20, 18-21, 18-22.