Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

3. JARDUNALDIA

Ezkurdia vs Jaka eta Altuna III vs Laso, finalerdietako kanporaketak

eitb.eus

Labriten jokatuko da lehen kanporaketa larunbat honetan. Bestalde, Bizkaia Frontoia aukeratu dute igandean izango den bigarren finalerdia hartzeko agertoki gisa.

  • Ezkurdia eta Jaka ligaxkan izan ziren aurrez aurre

    Ezkurdia eta Jaka ligaxkan izan ziren aurrez aurre. Argazkia: ETB

Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu ondoren, dagoeneko ezagutzen dira Jokin Altunarekin batera finalerdietan arituko diren pilotariak.

Horrela, Amezketako aurrelariarekin bat egin zuen lehendabiziko lehiakidea Joseba Ezkurdia izan zen, Artolari 22 eta 14 irabazi baitzion ostiralean, Balmasedan.

Larunbatean, ostera, Unai Lasoren txanda heldu zen. Bizkarreta-Gerendiainekoak nahikoa zuen 13 tanto egitearekin finalerdietara sailkatzeko, baina 22-8 irabazi zion Bengoetxeari. Gainera, aurrelari nafarrak neurketa bertan behera utzi behar izan zuen, lesioak jota.

Azkenik, Erik Jakari egokitu zitzaion hurrengo kanporaketarako sailkatzen azkena izatea. Gipuzkoarrak lehia gogorra izan zuen Peio Etxeberriarekin (22-15), baina amaieran 2016ko promozioko 4 t 'erdiko txapeldunaren alde erabaki zen Tolosan jokatutako norgehiagoka.

Horrenbestez, honako era honetan geratu dira zehaztuta datorren asteburuko finalerdiak:

Azaroak 2, larunbata:

Ezkurdia vs Jaka, Labriten

Azaroak 3, igandea:

Altuna III.a vs Laso, Bizkaia Frontoian

Laso eta Jakarentzat maila gorenean jokatuko dituzten lehendabiziko finalerdiak izango dira.