Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenetako ligaxka

Altuna, Ezkurdia, Bengoetxea eta Retegi Bi, lehen jardunaldiko irabazleak

eitb.eus

Jokin Altunak, kaiolako egungo txapeldunak, lesioa ahaztu eta Aimar Olaizolari gailendu zaio Tolosako Beotibarren (22-12).

Aurtengo Lau t'erdiko txapelketak lehen jardunaldia amaitu du, eta albiste nagusia izan da joan zen urteko txapeldunak, Jokin Altunak, lesioaren mamuak usatu eta final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua eskuratu duela Aimar Olaizolaren aurka (22-12), Tolosan astelehen honetan jokatutako partidan.

A multzoko beste norgehiagokan, Ezkurdiak aise azpiratu zuen Victor, Legutioko pilotalekuan (22-5), ostiralean.

B multzoari dagokionez, Erik Jakaren ordez ari den Retegi Bik irabazi egin zion Danel Elezkanori (22-19), Arnedon, larunbatarekin, jokatutako partidan.

Egungo txapeldunordea den Urrutikoetxeak, berriz, porrotarekin ekin zion txapelketari igandean, Bengoetxea VI.a 22-14 nagusitu baitzitzaion Lekunberrin.

Horrenbestez, honela daude bi multzoetako sailkapenak:

 

A multzoa

Puntuak

Aldeko tantoak

Kontrako tantoak

Ezkurdia

1

22

5

Altuna III

1

22

12

Olaizola II

0

12

22

Victor

0

5

22

B multzoa

Puntuak

Aldeko tantoak

Kontrako tantoak

Bengoetxea VI

1

22

14

Retegi Bi

1

22

19

Elezkano II

0

19

22

Urrutikoetxea

0

14

22