Lau t'erdikoa
22-16
Lau t'erdikoa: Irujok markagailua irauli eta Barriola gainditu du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Iberoko pilotaria 2-10 galtzen aritu da, baina bikain erreakzionatu du eta 22-16ko emaitzarekin irabazi dio Barriolari.
Juan Martinez de Irujok 22-16 irabazi dio Abel Barriolari Labriten Lau t''erdiko txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren partida. Irujok finalerako txartela oso gertu du.
Partidako lehen tantoa Irujorena izan den arren, norgehiagokako lehen zatian Barriola izan da jaun eta jabe. Barriola 2-10 jarri da aurretik markagailuan eta dotore jokatzen ari zen. Orduan, Irujoren erreakzioa etorri da. Iberokoa aldeak murrizten hasi da eta Barriolarengandik puntu bira jarri ere (10-12).
Irujoren erreakzioaren ondoren Barriolak berriro abantaila lortu zuen 10-15 aurreratuta. Irujok, ez zuen etsi eta partida berdintzea lortu zuen (16-16). Berdinketatik aurrera Irujo izan zen jaun eta jabe kantxan eta garaipena lortu zuen 22-16ko emaitzarekin.
Partida, tantoz tanto: 1-0, 1-1, 1-2, 1-3, 1-4. 2-4, 2-5, 2-6, 2-7, 2-8, 2-9, 2-10, 3-10, 4-10, 5-10, 5-11, 5-12, 6-12, 7-12, 8-12, 9-12, 10-12, 10-13, 10-14, 10-15, 11-15, 12-15, 13-15, 13-16, 14-16, 15-16, 16-16, 17-16, 18-16, 19-16, 20-16, 21-16 eta 22-16.