Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Igandean

Urrutikoetxea faborito da Altunaren aurkako final handian

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarrak kaiolako bere bigarren txapela irabazi nahi du. Amezketakoak, berriz, iaz Oinatz Bengoetxearen aurka galdutako finalaren arantza kendu nahi du, eta txapela lehen aldiz irabazi.

1:26

Mikel Urrutikoetxea faborito da Jokin Altunaren aurka jokatuko duen Lau t’erdiko finalean, gipuzkoarra iragarpen hori hausten saiatuko den arren. Partida igandean jokatuko dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

28 urteko Urrutikoetxea, bere momenturik onenean da; finalaren aurretik jokatutako lau partidak irabazi ditu, Altuna III.aren, Ezkurdiaren, Artolaren kontrako partidak eta Bengoetxea VI.aren aurkako finalerdia irabazi ditu bizkaitarrak.

Finala irabazteko, Altuna Urrutikoetxearen sakeari ondo erantzuten saiatu beharko da, eta Zaratamokoaren erregulartasunari aurre egin. Bestela, Urrutik bere laugarren txapela jantziko du, 2015ean Buruz Burukoa eta Lau t’erdikoa, eta 2016an Binakakoa irabazi ostean.

Jokin Altunak 21 urte ditu, eta talentu handia. Urrutirekin batera, bera da Juan Martinez de Irujoren eta Olaizola II.aren hutsunea betetzeko hautagai nagusienetarikoa.

Altuna, 2016ko txapeldunordea

Hain zuzen, Altunak Olaizola hartu zuen mendean finalerdietan, eta erakustaldia emanda. Iaz txapela irabazteko aukera handia izan zuen, baina finalean galtzaile atera zen Oinatz Bengoetxearen aurka.

Lau t’erdiko finala 17:00etan hasiko den pilota jaialdiko bigarren partida izango da. Lehenengoan, Jaka-Rezusta eta Arteaga II.a-Larunbek neurtuko dituzte indarrak.

 

 


 

trong>