Lau t'erdikoa
Final-laurdenak
Bengoetxearen garaipenak aukera guztiak ireki ditu taldean
M. D. | eitb.eus
Elezkanori markagailua irauli dio nafarrak Iruñeko Labrit pilotalekuan (22-21), eta A Multzoko pilotari guztiek dituzte sailkatzeko aukerak.
Bengoetxea VI.ak Elezkano II.ari irabazi dio (22-21) Lau T'erdiko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldia. Nafarrak buelta eman dio markagailuari, tanto bakarren aldearekin gailentzeko Iruñeko Labriten.
Danel aurretik hasi da, baina lehenengo aldea Oinatzek jarri du (3-1). Hala ere, Elezkanori ihes egitea utzi dio nafarrak, nabarmen, partidatik bere burua aterata (5-13)
Bengoetxea Elezkanoren atzetik joan da neurketa osoan. Norgehiagoka ixteko aukera izango du bizkaitarrak; eta aurkaria, bitartean, ez du sendotasunik erakutsi.
Bizkaitarraren akatsek bizirik mantendu dute nafarra, eta berdinketa heldu da azkenean (18-18).
Danel Elezkano hobea izan da gero (18-21), baina txapeldunaren erantzunak, azkenean, ligaxkako lehen puntua eman dio.
Multzoko emaitzak kontuan hartuta, pilotari guztiek dituzte aukerak azken jardunaldian.
Markagailua: 0-1, 3-1, 3-9, 5-9, 5-13, 10-13, 10-15, 12-15, 12-17, 16-17, 16-18, 18-18, 18-21 eta 22-21.